San Felipe Apostol elkarteak urteko batzar nagusia egingo du domekan Kulturateko areto nagusian

Imanol Gallego 2014ko urtarrilaren 24a

San Felipe Apostol elkarlaguntzako kideek urteroko batzar nagusia egingo dute Kulturateko areto nagusian.

Lehenengo deialdia eguerdiko hamabietan da eta bigarrena, 15 minutu geroago. Ohiko gai-zerrendaren barruan, azken batzordeko akta onartu eta gero, aurtengo memoria eta diru kontuen balantzea irakurri eta bozka bidez onartuko dute. Batzarra bukatzeko, gastuen aurrekontua aurkeztu eta Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak