Gabonetako sariaren ostean, Garai Garai administrazioak beste sari bat banatu du

Imanol Gallego 2014ko urt. 24a, 13:10

San Andres auzoko Araba etorbideko Garai Garai loteria administrazioak, Gabonetako Loteriaren sari nagusia saldu ondoren, zapatuan beste sari potolo bat banatu zuen.

Miguel Angel Zubillaga izan da Loteria Primitiboaren bost zenbaki eta osagarria asmatu dituena; bada, 40.283 euroko saria lortu duen arren, %20ko zerga ordaindu eta gero, Zubillagak 32.226 euro jasoko ditu.
Zorte bolada ona

Gabonetako sariaren ostean, saridunak ez ezik San Andres auzoko loteria-saltzailea ere oso pozik dago. Azken asteetan loteria gehiago saltzen ari da eta aurreko astean banatutako bigarren sari horrek ere beste bultzada bat emango dio administrazioari. Jose Mari Garai Garai loteria administrazioko arduraduna pozik dago: "Ea sari gehiago banatzeko aukera dudan", esan digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak