Berriro urbanizatuko dute San Josepe, uda ostean

Imanol Gallego 2014ko urt. 24a, 10:03
Azken tokiko gobernu batzarrean onartu zen moduan, uda ostean hasiko dira San Josepe auzoa berriro urbanizatzen.

Lan horiekin, San Josepeko auzotarren aspaldiko eskaera bati erantzungo diote. "Hirigunetik hurbil gauden arren, Udalarentzat oso urrun gaudela dirudi", aipatu du auzotar batek. Beste auzotar batzuek ere antzeko iritzia dute: "Errepide eta espaloien egoera penagarria da eta industria artean gaudenez ez digute kasu handirik egin".

Lau fasetan

San Josepe auzoa berriro urbanizatzeko lanak lau fasetan egingo dira. Gobernuak onartu duen zatiaren barruan, auzora iristeko dagoen aldaparen goiko zatian bidea pitzatuta dago eta puntu horretan errepidea egonkortzea aurreikusten da.

Proiektuan azaltzen den moduan, lanok uda ostean hasiko dira eta 2015. urte hasieran amaitzea espero dute. Errepideaz gain, bertako espaloiak ere konponduko dituzte.

Azpifase horretarako aurreikusten den aurrekontua, guztira, 415.000 eurokoa da eta bi urtean zatituta ordainduko da. Aurten 250.000 euroko partida aurreikusten da azpifase horretarako eta datorren urtean, aldiz, 165.000 eurokoa. Gainontzeko faseak onartu eta idazten diren heinean esleitu eta egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak