Egitarauan ez da nobedade handirik egongo; ez dute hutsik egingo programako izarra den mus txapelketak –aurtengoa 33. edizioa da–, baserri arteko patata-tortilla txapelketak, Gorritiren animaliek eta txerri-harrapaketak, besteak beste. Animaliekin jarraituz, zapatu gauean (01:00) txerri-harrapaketa izango dute eta domekan Lore Gazteak dantza taldeak saioa eskainiko du.