Debagoieneko pianisten kontzertua Arrasaten

Sergio Cano 2014ko urt. 23a, 16:25

Arrasate Musikaleko ikasleak.
Arrasate Musikalek antolatua, Debagoieneko pianisten kontzertua izango da Amaia Antzokian urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:30etan.

Bertan, Andoainen parte hartuko duten Debagoiendar pianista guztiak kontzertua eskainiko dute. Bergara, Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta eta Arrasate Musika eskolako ikasleak izango dira. Guztira 50 bat pianista izango dira pianoaren aurrean beraien nortasuna islatzen.

Andoaineko piano jaialdiari begira

Otsailaren 15ean eta 16an piano festibala ospatuko da Andoainen. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da. Jaialdia, 18 urte baino gutxiago duten edozein pianistari zuzendua dago.

Ekitaldia piano bakarlari eta pianoa lau eskutara modalitateetan banatzen da. Adinaren arabera hiru maila izaten dira. Aurten 800 ikasleek hartuko dute parte Euskal Herri desberdinetako herrietatik etorritakoak. Pianista bakoitzari Domina eta diploma bat emango zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak