Badatoz Askapenaren 2014ko brigadak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 23a, 16:12

Askapenaren brigadak 2014.
“Herri boterean oinarritutako” Argentina, Uruguay, Venezuela eta Boliviako prozesuak edo Palestinako eta saharar lurralde okupatuetako erresistentzia borrokak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da aurten. Brigada berriak ere antolatu dituzte, gainera: lehen aldiz, Països Catalans, Aragoi eta Gaztela ere izango dituzte helmuga.

"Europako herri langile ezberdinen antzera, askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriak dira hauek, errepresio gordina pairatu eta herri boterearen eraikuntzan lan egiten dutenak", azaldu dute Askapenatik. Eta dei egin diete herritarrei, esperientzia horiek bizitzera animatu daitezen: "Askapenatik, beste behin, esperientzia hau bizitzera gonbidatu nahi zaitugu: lurralde okupatuetako testigantzak entzun, langileen esku dauden lantegi berreskuratuak ikusi, herri boterean oinarritutako auzoen egunerokotasunaz ikasi eta bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzera. Zurekin batera, borrokan ari garen herrion arteko harremanak irunez, mundura zabalduko den sare internazionalista eraikiko dugu".

Izena emateko, idatzi martxoaren 30a baino lehen, brigadak@askapena.org helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak