Ostegun honetan, The Soulbreaker Company taldea izango da Arrasateko Gaztetxean

Sergio Cano 2014ko urtarrilaren 21a

The Soulbreaker Company taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Ospe handiko musika taldea da. Musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da.

The Soulbreaker Company Gasteizko talde handia da, antzinako taldeen parekoa. 2003an sortutako seikoteak 70eko hamarkadako musikaren eragina izan zuen hastapenetan eta 2005ean Bilbo Hiria lehiaketa ospetsuan Euskal Herriko talde onenaren saria eskuratu zuen.

Gerora, psikodelia dezente duen The pink alchemist eta Galesen grabatutako Itaca diskoak kaleratu izan dituzte. Azkena Rock jaialdian jotzeaz gain, estatutik eta atzerritik hainbat bira egin izan dituzte, ospea lortuz.

2013an Londresen grabatu dute Graceless izeneko laugarren diskoa, White Stripes, Electric Wizard eta beste talde batzuekin aritutako Liam Watsonekin. Disko honetan beste pauso bat harago bat eman dute beraien soinu landuari delay amaiezinak, soka moldaketak eta beste gehituta. Arrasaten aurkeztuko dute diskoa primizian, kantu zaharragoak tartekatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak