Gipuzkoako asoziazioak kontsultarako duen doako abokatua Arrasateko Abaroako erretiratuen elkartean izango da

Sergio Cano 2014ko urt. 20a, 16:04

Gipuzkoako asoziazioak kontsultarako duen doako abokatua urtarrilaren 31an Arrasateko Abaroako erretiratuen elkartean egongo dela jakinarazten diete Debagoienean dauden erretiratuen elkarteetako bazkideei.

Edozein gai koltsutatu nahi dutenek hitzordua eskatu besterik ez dute. Horretarako, behar den elkartean izena eman beharko da eta hark eskakizuna Abaroako erretiratuen elkarteari jakinarazi beharko dio.

16:00etan hasiko da. 17:30ean herentzien eta testamentuen gaineko hitzaldia izango da. Jarraian, hitzorduak izango dira 19:30ra. Gehienezko hitzordu kopurua hamar izango da. Hala ere, nahiz eta hitzordurik ez izan, hitzaldira Debagoienean dauden erretirauen elkarteetako bazkide guztiak joan ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak