Baserritarrek eta txistulariek alaitu dute goiza Arrasaten

Urteko lehenengo azoka egin dute baserritarrek Seber Altube plazan; baita Elkartrukeko lagunek ere, Azoka plazan. Lehenengo orduetan giroa motel bazegoen ere, geroz eta jende gehiago animatu da kalera. Txistulariek ere doinuz jantzi dituzte herriko kaleak.

Elkartrukeren kasuan, ohi bezala liburu, arropa eta jostailuak aurkitu ahal izan dituzten bertaratu direnek; eta gainera, neguan egonda, denboraldiko konturik ere egon da, tartean eski parea zegoen trukerako.

Seber Altube plazan, ostera, 17 postuz osatutako baserritarren azoka egin dute, urteko lehengoa, gainera. Bailarako ekoizleez gainera, kanpotik ere gerturatu dira. Aza, brokolia, porruak, gazta, ogia eta beste nagusi izan dira gaurko azokan.

Amaitzeko, herriko txistulariak alde zaharreko kaleak girotzera irten dira. Eguraldi goibeleko zapatu goiza doinu alaiez bustiz.

Erlazionatuak

Baserritarren produktuen azoka eta Elkartruke azoka Arrasaten

Arrasate

Urteko lehenengo azoka egin zuten baserritarrek Seber Altube plazan zapatu goizean; eta Elkartrukeko lagunek ostera, Azoka plazan ipini zituzten eu...

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.