Argenti Tui bitxi erakusketa Kajoi tabernan

Imanol Gallego 2014ko urt. 17a, 10:00

Kajoi tabernak bitxi erakusketa antolatu zuen. Zilarrezko belarritako eta lepokoek ikusmira handia piztu zuten eta jende ugari animatu zen bitxiak ikusi eta erostera.

Kasia Maslyk da bitxien diseinatzailea Poloniakoa den arren, orain Arrasaten bizi da. Beti izan da bitxi zalea eta Herbereetan bizi den beste lagun batekin elkarlanean Argenti Tui bitxi etxea sortu zuten. Gurean ezin dira bitxi hauek dendetan erosi,"hainbat dendekin hitz egin dugu baina oraindik gure bitxiak ezin dira hemengo dendetan erosi".

Egueneko erakusketak izandako erantzun onaren ostean, "agian bailaran beste batzuk egingo ditugu". Erakusketan bitxiak ikusteaz gainera, hauek erosteko aukera ere egon zen, "jendea animatzeko %30eko beherapena egingo dugu", zioen Maslykek. Jende dezente batu zen Kajoin eta bitxiez gain, tabernakoek eskainitako ardoa dastatzeko aukera ere egon zen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak