Txistu doinuek alaituko dute bihar goiza

Imanol Gallego 2014ko urt. 17a, 12:20

Neguak bere aurpegi ilun eta hotzena erakutsi digun asten honetan, Arrasate Musikaleko txistulariek herri giroa pizteko kale saioa egingo dute bihar 12:00etatik aurrera erdiguneko kale eta plazetan zehar.

Horrela uler daitekeen arren, biharkoa ez da Arrasate Musikaleko txistulariek zoriz aukeratua izan. Bihar ere Seber Altubek bere baitan hartzen duen baserritar azoka egingo denez, musika herrikoiaren bidez ukitu berezia eman nahi diote egunari.

Txistulariak, baina, ez dira Seber Altuben geratuko eta azokako giroa piztu eta gero erdiguneko hainbat txokotan ere kalejiran arituko dira. Azoka, txikiteoa, mandatuak... zapatu goizetan egin ohi ditugun enkargu edo lanak alaitzera irtengo dira txistulariak.Laburbilduz, zapatuari euskal musika jartzera. Argi dago aste honetan izaten ari garen eguraldi kaxkarrari aurpegi ona jartzeaz gain, bihar txistulariek doinu ederra jarriko diotela eguerdiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak