Aurkeztutako lanek jai horien ezaugarriren bat jaso beharko dute, eta, Udalak aurkeztu dituen lehiaketaren oinarrien arabera, kartelak aurkezteko azken eguna otsailaren 10a izango da. Lanok Biztanleen Arreta Zerbitzuan jasoko dituzte, aurrez aipatutako eguneko arratsaldeko zazpiak baino lehen.
Lehiaketaren baldintzak
Asteon aurkeztutako lehiaketan edozein pertsonak har dezake parte, eta parte hartzaileek ez dute teknika jakinik erabili beharko.
Baldintzetan zehazten den ezaugarri bakarra kartelaren formatuarena da. Ezinbestean, bertikala izan beharko du eta 2014 Inauteriak Arrasate leloa eraman beharko du. Kartela ordenagailuz nahiz eskuz egin daiteke. Ordenagailuz egindako lanak pendrive edo CD batean aurkezteaz gain, paperean ere aurkeztu beharko dira. Edozein modutan ere, lanok A-3 tamainakoak izan beharko dute, eta irudian jaiaren ezaugarriren bat jaso edo adieraztea ere beharrezkoa izango da.
Irabazleak 400 euroko saria jasoko du, eta, urtero moduan, saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.