Inauterietako kartel lehiaketaren oinarriak:
- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
- Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan (Pendrive edo Cdan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta ekarri beharko dute.
- Formatuak, nahitaez, bertikala izan behar du.
- Teknika librea izango da.
- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2014 INAUTERIAK ARRASATE.
- Jai horren ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko da.
- Irabazleak 400 euroko saria jasoko du (kopuru honi PFEZen atxikipena aplikatuko zaio).
- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutunazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
- Kartelak behar bezala jasoak eta euskarri zurrun baten bitartez babestuak aurkeztuko dira ondatu ez daitezen.
- Kartelak 2014ko otsailaren 10a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta hauek saririk ez emateko aukera izango dute, mailarik ez balego.
- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du.
- Saritu gabe geratu diren lanak, erakusketa eginez gero, azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.
- Oinarri hauek, Udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita Udaleko Web orrian ere (www.arrasate-mondragon.org).
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.