Urtarrilak 24, egubakoitza:
18:00 Jaixei hasierie emateko, etxaflero jaurtiketie.
19:00 Hitzaldia-Meatzerrekako Garapen Historiko Artistikua Arrasaten Hazia.
22:30 XXXIII. Mus Txapelketie.
Urtarrilak 25, zapatua:
12:00 III. Auzoko Baserri arteko Patata Tortilla Lehiaketie.
16:00 Gazte eta umiendako jolasak.
17:00 Gorritiren eskutik pottokak... Gerotxuau agertzen diezenendako txokolatadie.
21:00 Auzokuendako afaixe.
23:30etik aurrera Erromerixie Orots Taldiakin.
01:00 Txarri harrapaketie.
Urtarrilak 26, domeka:
11:00 San Baleixoko ermitan mezie Gesalibar eta Garagartzako koruekin.
11:30 Lore Gazteak dantza taldearekin Auzoa Dantza.
Mus txapelketa, zortzi erregetara
Hogeita hamahirugarren mus txapelketa izango da aurtengoa eta jaietako lehen egunean, hilaren 24an, jokatuko da, 22:30ean hasita, Meatzerrekako elkartean.
Izen-ematea 18:00etatik 22:30era bitartean izango da (943 79 97 37) eta 25 euro ordaindu beharko dira bikote bakoitzeko.
Irabazleek txapela, trofeoa eta jasotakoaren %50 eramango dute; bigarrenek, trofeoa eta jasotakoaren %25; hirugarrenek, jasotakoaren %15; eta laugarrenek, jasotakoaren %10.