Angel, Burkidea, Laguna, borrokalaria beti.
Eskerrik asko Marru kausa ederrenari egin diozun ekarpenarengatik, gizakien arteko berdintasunari.
Eskerrik asko Marru, Askatasunaren aldeko borrokan emandako guztiagatik.
Zure familia Mucientes jaioterria uzteko behartuta izan zenean, bidegabekeria batengatik joan behar izan zuen: lurraren jabetza kazike eta lur-jabe handiek izatea, herritar gehienei horrek pobrezia eraginda.
Horrexegatik, oso gazte zinela lapur talde horrek izendatutako gobernu faxistaren kontrako borrokan sartu zinen. Diktadura Frankista. Hor ezagutu zintugun.
Gazte Komunistetan, CCOO klandestinoetan, OPIn, Alderdi Komunistaren barruko korrontean, PCT-n gero (Langile Komunisten Alderdian).
Beti lagun izan zaitugu CCOOren ezker sindikalean, ESK-n ondoren, horren ustekabeko agurrera arte.
Baina zure borroka hori baino gehiago da. 1974an, oraindik 16 urte bete barik zenituela, Gipuzkoa eta Nafarroa gerarazi zuen greban eta kaleko mobilizazioetan parte hartu zenuen. Greba hori deitzeko arrazoiak honakoak ziren:
- Bizitzaren garestitzearen eta esplotazio kapitalistaren kontra
- Faxismoaren kontra eta askatasun demokratikoen alde
- Euskadiko Autodeterminazio eskubidearen alde
- Errepresioaren, torturaren, hilketen eta kartzelaratzearen kontra
- Preso politikoen askatasunaren alde, Amnistiaren alde
Gaur egun, 39 urteren ostean, bete barik dauden erreibindikazioak dira.
Horrexegatik zindoazen Bilboko manifestaziora.
Zu zinen, Franco hil arren ere, erregimen monarkikoaren, sistema kapitalistaren mesedetan eraikitako murriztutako demokraziaren eta kartzelen nazio zen Espainiaren alde ez zegoen horietakoa.
Borroka horretan aurrera egingo dugu. Hori da zurekiko dugun konpromisoa.
Herenegun izan behar izan zinen tantta, itsasora heldu da. Eta itsasoari inork ezingo dio harresirik jarri.