Duela pare bat aste hasi ziren lehen aleak saltzen, eta oraingoz egutegia Mojategiko tabernan soilik eskura daitekeen arren, laster erdiguneko hainbat tabernatan saltzeko asmoa dute. Edozelan ere, egutegiaren salneurria ez da aldatuko eta toki guztietan 5 euroko prezioa izango du. Oraingoz ondo saltzen ari diren arren, herriko kirolaren oroigarri polit bat izan daitekeen egutegi hori erostera animatu nahi dute arrasatear oro.
Kategoria guztiak
Antonio Murillo argazkilaria izan da lanaren arduraduna eta urteko 12 hilabeteetan zehar klubeko hainbat mailatako taldeak ageri dira. Jokalarien atzean, Murillok egindako lanari esker, herriko hainbat pasaia esanguratsu ere ageri dira. Bada, klubak Antonio Murilloren lana goraipatzeaz gainera, haren prestutasuna ere eskertu gura izan du.
Ohiko 12 orriez gainera, egutegi berean, uztailean Realaren aurka jokatutako partidua ere ekarri dute gogora. Horretarako, egutegi berezi horren amaieran, egun horretako pare bat argazki daude.
Egutegi horrekin, Mondrak argi utzi du 100 urteko ibilbidea aurrera begira ospatu duela. Harrobiak soilik ziurtatuko baitio beste mende bat herriko klub beteranoari.