Askori kontrakoa iruditu zitzaien arren, ez zen erronka erraza izan; tabernatik zehaztu duten moduan, 1.000 bezero inguruk hartu zuten parte, eta bakarrak asmatu zuen. 995 kortxo pilatu ostean zer? Ezkina tabernan ez dute irudimen faltarik, eta, urte berriarekin batera, beste erronka bat proposatu diete bezeroei: pilatutako kortxoekin zer egin daitekeen esaten duen proposamen originalenak Rioja Vega Magnum botila bat jasoko du. Erronka berri hori hil bukaeran argituko da, eta, ordura arte, nahi duen guztiak nahi adina proposamen bota ditzake Arbolapetako tabernan.