Prentsa oharrean dioenez, "salmenta osteko zerbitzua normal ematen jarraitzen dute Fagor Etxetresnek, bezeroen beharrei erantzuteko eta erosketa prozesuan kontratatutako berme komertzial guztiei erantzuteko".
Bezeroei erantzuteko telefono zenbakia 902 10 50 10 dela gogorarazten dute Fagor Etxetresnek, eta bere webgunearen bitartez salmenta osteko zerbitzuak jarraitzen duela, beti bezala. Gaineratu dutenez, "Espainian zehar dauden Laguntza Tekniko Zerbitzu (SAT) guztiek betiko zerbitzua normal ematen jarraitzen dute".
Azaltzen dute "orain arte Fagor Etxetresnek merkaturatu dituzten produktu guztiek eta etorkizunean merkaturatuko diren guztiek" kooperatibaren salmenta osteko babesa izango dutela, eta hori bere marka komertzial guztiekin izango dela hala: Fagor, Edesa, Aspes eta De Dietrich.