EMUN Kooperatibako Haritz Goikoetxea izan da Hausnartu sariaren irabazlea

Sergio Cano 2014ko urt. 9a, 17:00
Haritz Goikoetxea lehen sariaren irabazlea.
Aurten, lehiaketaren VI. edizioa ospatu da. Haritz Goikoetxea izan da lehen saritua, "Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako eta interbentziorako hainbat gako” lanarekin. 1.500 euroko saria jaso du.

2013ko abenduaren 20an erabaki ziren Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko VI. Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sariak. Guztira 3.200 euro banatu dira saritan.

Aurtengo sariak honako egile eta lanei ematea erabaki du epaimahaiak:

  • Lehen saria, 1.500 euro: "Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako". EMUN Koop. E. (Haritz Goikoetxea).
  • Bigarren saria, 1.000 euro: "Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo". Garbiñe Bereziartuak eginikoa. DREAM Taldea, EHU.
  • Hirugarren saria, 700 euro: "Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat". Goio Arana, Eneko Bidegain, Txema Egaña, Aitor Zuberogoitia. HUHEZI.

Sari-banaketa publikoari zabalik izango den ekitaldian egingo da. Ekitaldi horren data eta lekua datozen egunetan zehaztuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak