Eskerrak emanez…

Sergio Cano 2014ko urtarrilaren 9a

Baltasar Errege Magoa zaldiaren gainean.
Arrasateko Errege Kabalgataren batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Arrasateko Udalari, Udaltzaingoari, obretako brigadari, SUDCi, merkataritza-dendei, banketxeei eta kabalgatan parte hartu dutenei.

Umeengan eta Iturbide egoitzan eta Debagoieneko ospitalean daudenengan ilusioa piztu dute. Eskerrik asko, bereziki, Julio Bellidori, azken 23 urteetan Baltasar errege zoragarria izan delako eta pertsona guztiei ilusioa eta poza eskaini dielako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak