Confort negozioko lanpostuen bideragarritasuna aldarrikatu dute Edesako langileek

Mireia Bikuña 2014ko urt. 9a, 14:02

Basauriko Edesa kooperatibako langileek eserialdia egin dute MCCren egoitzaren aurrean. Confort negozioko lanpostuen bideragarritasuna eta plan integralaren aldekoko aldarriak egin dituzte. Fagorreko beste langile batzuen babesa izan dute.

Edesako 100 bat lagunek egin dute protesta ekitaldia. Euren lanpostuen defentsaren aldeko aldarria duten kamisetan soinean, askotariko aldarriak egin dituzte. Baina bereziki konfort negozioko lanpostuak bideragarriak direla azpimarratu dute. Bestalde, birkokatzeetan parekotasuna eskatu dute. Langile guztiek eskubidea berberak dituzte argi utziz.

Komunikatua

Basauriko Edesako langileek euren aldarrikapenak jasotzen dituen komunikatua irakurri dute hedabideen aurrean, eta esan dute Bergarako eta Basauriko negozioak martxan ipintzeko plan bideragarri bat aurkeztu diotela MCCri.

Era berean, MCCri eskatu diote idatziz hartuko konpromisoa bete dezala, eta salbatu daitekeena salbatzeko.

Dena den, eserialdia egin duten langileek azpimarratu dute negozioak martxan mantentzeko egin beharrekoa egiteko denbora bukatzen ari zaiela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak