Antzezlanak Xebas eta Coco pailazo bikotearen proiektu berria du abiapuntu. Pailazoak dira biak eta ilusioa gainezka duten arren oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek benetako gorila bat erostea erabakiko du, bere aurrezki guztiak xahutuz. Izan ere, sinestuta dago gorila mendean hartu eta euren emanaldiak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko duela. Baina Kibubu ez da ikusle erraza izango: eszeptikoa da, hainbat jabe izan dituena eta beste horrenbeste zirko eta zoologikotatik pasatakoa. Coco, bestalde, izututa dago hasieran gorilaren presentziarekin eta horregatik kaiola erraldoi baten izango dute preso.
Antzezlana, antzezlanaren barruan
Kibuburen aurrean Xebasek egiten dituen antzezpenek ez dute arrakastarik izango. Animalia mendean hartzeko zailtasunez aparte, gorilak ez du laguntzeko asmorik erakusten eta horregatik Xebas hura zigortzen hasten da; orduan Kibubuk, ordura arte erakutsi gabeko indarra erabiliz, Xebas zaurituko du, fisikoki zein psikologikoki. Orduan Coco Kibuburekin erlazionatzen hasiko da, musikaren bidez. Harremanetarako modu berri bat aurkituko dute horrela, Kibubu oso alaia eta gizakien imitatzaile ederra dela konturatzeraino.
Xebas Kibuburekin obra ikusgarri bat egiteko gai dela ohartuko da; beraz, munduko pertsona zoriontsuena da. Baina estreinaldi handiaren egunean Kibubuk ihes egingo du...