2014/01/09 22:00

Erakusketak

Eratu (Kooltur Ostegunak)

Eratu (Kooltur Ostegunak)
Gaztetxea, Arrasate
Ondarru, Gasteiz eta Aguraingo kideek osatzen dute Eratu. Bigarren diskoa aurkeztuko dute Koolturren, 'Ispilu iluna' izenekoa'. Eratu taldea irekita dago kantuak eskatzen duen hori guztia landu edo ematera. Horren erakusle da kantu gehienek bere baitan askotariko estiloak hartzen dituztela. Oso presente dago metal oinarria -eskola zaharreko thrashetik pisutsuagora hel daitekeena- kantuen enborra ere badena, baina hard-rocka, heavyaren –klasikoagoaren- arrastoa, hardcore melodikoa, punk-rocka eta baita pop-a ere beraien DNAn zizelkatuta daude, bizi ditugun garai eta pentsaera irekien isla gisa.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak