Datuak batuko ditu Ordaindu elkarteak martitzen goizean

Leire Kortabarria 2014ko urtarrilaren 7a

Ordaindu elkartea datuak batzen egongo da gaur, urtarrilak 7, goizean zehar. Helburua da Ordaindu Elkarteari izaera formala ematea eta Konkurtso-Mahaiari "izan litezkeen erreklamazioetarako dena gertu" izatea.

Horretarako, goizean zehar -14:00ak arte- Arrasate Pasealekuko 3. zenbakian egongo dira, Gautenaren lokalean. Hauxe diote elkartekoek: "Borondatezko ekarpen eta Mailegu kontzeptu gisa zor diguten kopuruak ekarri behar dira. Aurretik fitxa bete ez duten guztiak etortzea komeni da". Ordenagailuak eta lantaldea dute dokumentazio guztia garbira pasatzeko.

Bestalde, elkarteak izaera ofiziala duenetik hasita, Ordaindu elkartearen gastuak estaltzeko hiru hilabetean behin 25 euroko kuota ezartzea erabaki dute. Eta behin elkartea formalizatuta, bakar-bakarrik bazkide direnak atendituko dituztela ohartarazi dute.

Urtarrilaren 9an, eguena, Biteri plazan batuko dira berriz protestan egiteko, 18:00etatik 19:00etara. "Horrela, mobilizazio planarekin jarraituko dugu", esan dute elkartekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak