Eratu taldeak estreinatuko ditu Kooltur Ostegunak 2014an

Ubane Madera 2014ko urt. 7a, 08:44

Ohiko orduan (22:00etan) hasiko du kontzertua Ondarroa, Agurain eta Gasteizko hirukoteak "Ispilu iluna" izeneko bigarren diskoa aurkeztuko dute. Eratu taldeak asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik ere.

Laburbilduz, Eratu taldea irekita dago kantuak eskatzen duen hori guztia landu edo ematera. Horren erakusle da kantu gehienek bere baitan askotariko estiloak hartzen dituztela. Oso presente dago metal oinarria -eskola zaharreko thrashetik pisutsuagora hel daitekeena- kantuen enborra ere badena, baina hard-rocka, heavyaren –klasikoagoaren- arrastoa, hardcore melodikoa, punk-rocka eta baita pop-a ere beraien DNAn zizelkatuta daude, bizi ditugun garai eta pentsaera irekien isla gisa.

Lehen lana, 2011n

Eratu taldea 2010eko bukaera eta 2011ko hasieran sortu zen. Taldearen ideia nagusia Unai (Laia, Sortuz) gitarra-jotzaile/abeslariak eta Aitor (Laia, Joxpa, , Tuboskapi, Kemen Lertxundi…) bateria-jotzaileak osatu zuten eta berehala abestiak konposatzen hasi ziren. Handik hilabete eskasera Joseba (Xasta) baxu-jotzaileak eman zion forma taldeari bere sarrerarekin. 2011ko urrian argitaratu zuten beraien lehen lan homonimoa. Lan hau Tolosako Bonberenean izan zen grabatua eta Irunen nahastua eta masterizatua Karlos Osinagaren gidaritzapean eta berarekin lan egitea oso aberasgarria izan zen taldearentzat soinu zuzen bezain potentea lortu baitzutelako. Bestalde lehen diska honetan J.Sang (Governors) abeslariaren kolaborazioa ederra entzun ahal izan genuen.

Bigarren diska

Diska horrekin 40 kontzertu eman dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetatik eta beraien zuzeneko indartsu eta zuzenak erantzun polita izan du orain arteko ibilbide laburrean. Bi urte kontzertuz kontzertu ibili ostean eta bira bukatu berri, bigarren diska grabatzera sartuko dira 2013ko ekainean, Haritz Harreguyren gidaritzapean. (Eraturen biografiatik)

Urtarrilean, rocka eta indarra nagusi

Eraturen kontzertuaren ondorengo egutegia ere jakinarazi dute Kooltur Ostegunen antolatzaileek:

  • Urtarrilak 16. Niña Coyote eta Chico Tornado (Intentsitatea, Donostiatik)
  • Urtarrilak 23. The Soulbreaker Company (Rock garaikidea, Gasteiztik).
  • Urtarrilak 30. Cobra (Rock gogorra vs. metala, Eibar).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak