Gasparrek, Meltxorrek eta Baltasarrek danbor eta tronpeta hotsen artean eta abesbatzaren Gabon Kantekin batera osatu dute ibilbidea (20:00). Jaiotza biziduna jarri dute Herriko plazako agertokian. Gero ospitalerako bidea hartu dute, han ere opariak eta ilusioa banatzeko. Jarraian dituzue kabalgatako zenbait argazki.