Gipuzkoako errugbi selekzioa Mojategin

Jagoba Domingo 2014ko urt. 4a, 12:30

Gipzukoako selekzioko errugbi jokalariak Mojategin entrenatzen.
18 urtetik beherako Gipuzkoako selekzioko jokalariak, Mojategin entrenatzen egon dira gaur goizean; eta hautatutakoen artean, Ander Arregi arrasatearra egon da.

Haize bolada zakarrei aurre egin eta gogotsu entrenatu dira Gipuzkoako selekzioko 35 jokalariak goizean zehar Mojategin. 18 urtetik beherako jokalariek entrenatzaileak ondoan izan dituzte saio osoan zehar eta hiru taldetan banaturik hainbat ariketa egin dituzte jokalarien postuen arabera.

Arratsaldean ere, errugbia izango da protagonista Mojategin, seniorrek jokatuko duten partiduarekin, beraz, errugbi zaleek ez dute aitzakiarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak