Gabon zahar gauean Pasaiako lau etxebizitza bloke hutsarazi behar izan zituzten, sute baten eraginez. Bi etxe erabat kiskalita gelditu ziren, eta 42 familiak etxetik kanpo igaro behar izan zuten urteko aurreneko gaua. Lehen hipotesien arabera, suziri batek eragin zuen sua. Ospakizun berezietan bengalak, etxafuegoak eta su-ziriak erabiltzeko ohitura eta ondorioei buruz galdetzera irten gara kalera.