55 urtetik gorakoen kolektiboak prentsa ohar baten bitartez salatutakoaren arabera, Lagun Aroren batzarrean onartutakoa euren "soldata errealaren %55ari dagokio, denboran berriro baloratzeko aukera barik".
Diote, gainera, hori horrela dela "betiere bazkideak prestazioa onartzen badu hiru hilabete baino lehen (martxoaren 31 aurretik). Epe horren barruan eskatu ezean, batzarrean onartutakoa eskuratzeko eskubidea galdu egingo du. Kasu horretan %41ean geratuko litzateke".
Azpimarratu dute aurre-erretirorako aukera horrek 61 urterekin erretiratzea onartzea dakarrela, "Lagun Aroren pentsioaren %24aren galerarekin". Eta baita ere, "61-65 urte artean bazkidea egin beharko dela Seguritate Sozialari dagokion autonomoen kuoten kargu".