Madrildik etorrita Arrasaten omendu dituzte AVT elkartekoek ETAren biktimak

Eneko Azkarate 2013ko abe. 28a, 16:16

AVTkoak Arrasateko plazan gaurko elkarretaratzean.
AVT biktimen elkarteko kideak Arrasaten izan dira gaur goizean. Eguerdiko 12:00ak aldera ailegatu dira autobusean, Garibai kalera, Ertzaintzak babestuta. Lore eskaintza egin dute udaletxe aurrean eta minutuko isilunea gorde dute ETAren biktimen omenez. Itziar Lamarain eta Carmelo Barrio PPko kideak egon dira, AVTkoei elkartasuna adierazteko, Arrasateko plazan.

Espainiako banderak eta "Dignidad", "Justicia, para un final con vencedores y vencidos" eta "ETA presoak, cumplimiento integro de las penas" zioten kartelak eskuetan zeroatzaten AVTko kideek.

AVTko kideek gaur, zapatuan, antolatu dituzte omenaldiak, ETAk "erail zuen edo, orain hurrengo, Parot doktrina balio barik laga izanagatik libre geratu diren hiltzaileak txalotu dituzten" tokietan, tartean Arrasaten.

Goizeko 06:30ean atera dira Madrildik eta lehenengo geldialdia Arrasaten egin dute eguerdian. Ostean, AVTkoen asmoa da Elgoibar, Eibar, Durango eta Elorrion egitea geldialdiak.

Arrasaten egin duten omenaldian ez da istilu eta bestelako arazorik sortu.

Itziar Lamarain Arrasateko PPko zinegotzi izanak eta gaur egun Arabako Euskara, Kirol eta Kulturako diputatua denak, eta honen alderdikide Carmelo Barrio legebiltzarkideak egin diete ondo etorria AVTkoei Arrasateko plazan. 

Hedabide asko gerturatu da Arrasatera AVTkoen elkarretaratzearen berri jasotzera.

Erlazionatuak

AVTkoak Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2013 abe 28 None

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak