Datorren urteko aurrekontua, aurtengo baino %6,38 handiagoa izango da. Aurrekontuaren oinarriak, enplegua sustatzea, ongizatea bermatzea eta inbertsioak egitea izango dira Gobernu Taldeak azaldu zuenez. Bestalde, aipatzekoa da Gobernu Taldea gehiengo izan arren, EAJrekin adostutako aurrekontua izan dela; PSE-EEk ordea, osotasuneko zuzenketa aurkeztu zuen.