Arrasate Musikaleko bandaren eta Goikobalu abesbatzaren kontzertua hilaren 31n urtea agurtzeko

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 27a, 08:55

Abenduaren 31n egingo dute emanaldia, 13:00etan, Amaia antzokian. Urtea hasteko, berriz, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak Elgetako Espaloian egingo du emanaldia urtarrilaren 4an.

Abenduaren 31n bandak Amaia antzokian egingo duten kontzertuan sei obra eskainiko dituzte; egitarau bariatu eta oso Gabonetakoa, Mikel Markiegiren zuzendaritzapean: Ernest Golde, Exodus; E. Morocoaren, Ordizia; Irvin Berlinen, White Christmas; Jacob de Jaan-en, Concerto D'amore; George Gershwin-en, Rhapsody in Blue; eta Stephen Schwartz eta Hans Zimmer-en, Liberanos. Emanaldia 13:00etan hasiko da, baina aurretik, 11:00etan, kalejira egingo du bandak.

Big Band taldeak urtarrilean

Bestalde, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak Elgetan Espaloian egingo duen kontzertuarekin ekingo dio urte berriari. Urtarrilaren 4an izango da, 22:30ean, Zigor Martinezen zuzendaritzapean.
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak