Velascok esan duenaren arabera, duela hiru bat aste hartu zuen berriz bizikleta, eta errehabilitazioa amaitzeko hilabete inguru falta bazaio ere, gogotsu dago berriz ere errepidean egoteko. Caja Rural taldeak beregan jarri duen konfiantza azpimarratu du, izan ere, taldeak postua gordeko ziola esan zion; eta azken txanpa honetan gogor lan egiteko gogoa erakutsi du.