Martuteneko kartzelara martxan parte hartzeko dei egin du Arrasateko Sortuk

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 26a, 14:31

Urtero bezala, aurten ere Martutenera martxa egingo da abenduaren 28an. Sevilla II espetxean dauden euskal presoen senide eta lagunek dei berezia egin dute mobilizazioan parte hartzeko, "bertako presoen egoerak ez duelako hobera egin eta eskubideen urraketa sistematikoa eguneroko gauza" delako espetxe guztietan. Arrasateko Sortuk bat egin du martxarekin.

Halaxe zehaztu dute Arrasateko Sortutik: "Arrasaten bizi zen Txus Goikoetxea preso politikoa aurkitzen den espetxeko egoerak ez du hobera egin eta eskubideen urraketa sistematikoa eguneroko gauza da espetxe guztietan. Presoen eskubideen urraketak ez du etenik Estatu Espainoleko espetxeetan eta Sevillan gertatzen dena ez da salbuespena".
 
Era berean, uste dute Euskal Herrian ziklo politiko berri batean bizi arren, espetxe politika ez dela egoera horretara egokitu, "guztiz kontrakoa baizik, okerrera egin du", esan dute. Eta gehitu dute: "Espetxe guztietan eguneroko errealitate gordina da presoen eskubideak sistematikoki urratzen dituztela: isolamendua, miaketak, jipoiak eta mediku asistentzia eza...".
 
Bada, kartzela politikan aldaketak exijitzeko egingo da Martuteneko martxa. Bi zutabe abiatuko dira: bata 11:30ean abiatuko da Egiatik; bestea, Astigarragatik. Ekitaldia 13:00etan egingo da espetxe atarian.
 
Horrekin guztiarekin, Arrasateko Sortutik ere "espetxe politika horren urjentziazko aldaketa exijitzen" dute "hamaika aldiz arrasatearren gehiengoak aldarrikatu bezala". Hori horrela, bat egiten dute martxarekin eta arrasatearrei dei egiten diete parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak