Fagor, Edesa eta Grumaleko langileek futbol partidu aldarrikatzaileak jokatuko dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 26a, 10:54

Bazkideak plataformatik jakinarazi dutenez hilaren 28an jokatuko dituzte. Ordu erdiko partiduak izango dira eta elkartasunaz gain, izaera aldarrikatzailea ere izango dute. Partiduak 11:00etan hasiko dira, Arrasteko Mojategin eta sarrera 2 euro izango dira.

Basauriko Edesa, Azpeitiko Grumal eta Debagoieneko Fagorreko langileek euren arteko futbol partiduak jokatuko dituzte hilaren 28an, Arrasateko Mojategin. Elkartasuna eta aldarrikapena dira ekimenaren oinarria Bazkidea plataformako ordezkarien esanetan.

Grumaleko langileek kamiseta berdea eroango dute; Edesakoek, urdina; eta Fagorrekoek, gorria. Bestalde, taldeak mistoak izango dira, hau da, gizon-emakumez osatutakoak. Partiduak ordu erdi iraungo dute eta talde guztiek elkarren kontra jokatuko dute; beraz hiru-lau partidu izango dira.

11:00etan hasiko dira partiduak eta sarrerak 2 euro balioko ditu. Gainera, sarrerarekin batera, iberikoz betetako otarrea zozketatuko da.

"Egoera era dibertigarrian erakutsi"

Bazkideak plataformako kideen esanetan, "ekintza honen helburua Fagorreko langileok bizitzen ari garen egoera bisualizatzea da, era dibertigarri batean". Eta gehitu dute: "Inguruko biztanle guztiei deia egiten diegu partiduetara joateko, giro ona egongo da-eta. Aldarrikapena eta ondo pasatzea da, azken finean, partidu hauen helburua".
 
Jasoko den dirua plataformak gaur egun eta etorkizunean izango dituen gastuei aurre egiteko erabiliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak