Gospel doinuek alaitu zuten Arrasateko eguberri bezpera

Imanol Gallego 2013ko abe. 26a, 09:16

The Mass Choir koru estatubatuarrak izan zuen aurtengo Gabonei hasiera emateko ardura. Txalo, dantza eta doinu ezagunen laguntzarekin Amaia Antzokia zutik jartzea lortu zuen.

Gabonetako klasiko honek jendearen gogoak asebete zituen. Lehen konpasetatik argi geratu zen jendearen festa giroa eta erritmoa astintzera etorri zela The Mass Choir korua. Bere zuzendariak ikuslegoa berehala bereganatu zuen, eta emanaldiaren parte bihurtu zituen. Batzuetan dantza egiteko eskatuz, bestean eskuak mugituz... Argi dago gospela dantza eginez entzuteko musika dela.

Whitney Houston gogoan

Zuzendariak azaldu moduan, bere koruko partaide bat Whitney Houston abeslari ezagunaren lehengusina zen eta bere omenez, Houstonek ezagun egin zituen bi abesti eskaini zituzten. Bi kanta hauek izan ziren emanaldiko une hunkigarrienak.

Jendeak txalo zaparrada handi batekin agurtu zituen abeslariak, eta hauek, bis batekin erantzun zuten. Amazing Grace, Oh happy day abesti ezagunekin amaitu zuten emanaldia. Ondoren, Amaia Antzokiko sarreran, nahi izan zuenak, taldearen CDa erosteko aukera eduki zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak