Aurten kaleratu duten diskoa Vol. 2 deitzen da, eta orain arte maisuki jorratutako hip-hop, raggamuffi, reggae... estiloei sakontasun handiagoa gehitu diete. Pedal hotsek eta distortsio, deelay eta abarreko efektuek protagonismo handiagoa hartu dute, soinu garatuagoa, pertsonalagoa eta indartsuagoa lortuz. Hip-hopak indar handiagoa dauka eta drum&bass eta jungle moduko estiloek gehiago aberastu dute emaitza. Horrez gain, Juantxo abeslariak idatzitako hitzak erabat landuak dira.