Ordaindu plataformako Mikel Olabek argitu moduan, plataformako zenbait kide Fagor Taldeko kontseiluarekin batu dira. Bertan jakin zuten, kaltetuei ordaintzeko fondoa sortzeko proposamena Fagor Etxestresnek egin behar duela, ondoren Korporazioari bidaltzeko. Olabek ez zuen oso ikuspegi baikorra azaldu, hala ere, plataformak protestekin jarraitzeko asmoa duela azaldu zuen.
Bilera gehiago
Aste honetakoa ez da azken bilera izan. Hasiera batean, Kooperatiben Legeari zegokiola argudiatuz, Kontsumobidek kooperatibistekin batzartzeko zitari uko egin arren, Jaurlaritzako kontsumoaren institutuak atzera egin, eta abenduaren 30ean batuko da kaltetuekin.
Ordaindu elkartea eratuko da
Azken Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, Fagor Etxetresnen hartzekodun lehiaketak ez du atzera bueltarik. Hemendik aurrera epe jakin batzuk bete beharko dira eta plataforman hasi dira egoera berri honen aurrean antolatzen. Hartzekodunen lehiaketan aurkeztu ahal izateko urtarrilaren 23ko batzarrean, plataforma elkarte bihurtuko da. Bilera horretan aurreratzean zein protesta mota jarraituko duten ere erabakiko dute.
Ordaindutik kaltetu guztiak plataformarekin bat egitera deitu dituzte. Horretarako, nahi duen guztiak, bere izen-abizenak ordaindu123@gmail.com helbidera bidali beharko ditu.