Negar eta irri artean Gabon abestiak nagusi, Herri Eskolan

Ane Miren Etxeberria 2013ko abenduaren 20a

Irria, negarra eta urduritasuna izan dira nagusi Herri Eskolako neska-mutilengan. Bedoñabeko haurrak behintzat hala sentitu dira gurasoen aurrera abestera atera aurretik. Baina hala ere, beldurrei aurre egin eta txukun txukun abestu dituzte hainbat abesti, besteak beste, Olentzero, Hator hator eta Gabonak gabon.

Haurrak poz pozik amaitu dute ekitadia, baita gurasoek ere, irribarre artean agurtu baitituzte etxeko txikienak.

Herrira zabaltzea helburu

Gabonak tarteko eta hiruhilekoari agur esateko ekitaldia ospatu dute, beraz, Herri Eskolako eraikin guztietan. Denera 800 ikasle baino gehiago atera dira Olentzerori abestu eta herri osoari Gabon Zoriontsuak opatzeko.

Urtero antolatzen duten ekitaldi honek, herritarrena hurbildu, herrira zabaldu eta gurasoak eskolara gerturatzeko balio duela adierazi du Bedoñabeko Herri Eskolako zuzendariak. Hurrengo ekitaldi borobila inauterietan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak