Arrasateko Sortu: "Pozik gaude Kristina ostera etxean dagoelako"

Imanol Gallego 2013ko abe. 20a, 08:24

Atzo, ia 11 urtez Frantzian espetxeratua egon den Kristina Goirizelaia Arrasatearra aske geratu zen. Jarraian Arrasateko Sortuk kaleratutako prentsa oharra.

"Kristina, azken urteetan, Arrasatetik 1000 Km baino gehiagora dagoen Bapaumeko espetxean eduki dute preso. Horrek bai berari bai bere senide eta lagunei suposatu dien guztiarekin. Arrasateko Sortuk bere poza adierazi nahi du Kristina berriro ere etxean dagoelako.

Bide batez, herritarrei dei egiten diegu datozen egun hauetan euskal preso eta iheslari politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen egoerak salatzeko antolatu diren ekimenekin bat egiteko. Gatazkaren konponbidean espetxeak husteko garaia da, lehenengo muturreko egoerak gaindituz. Horretarako denon lana eta konpromisoa beharrezkoak izango dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak