Amari, aitari, senarrari, emazteari, lagunari, ahizpari… oparitzeko proposamen ugari eskaintzen ditu Aukea-k. Besteak beste 9,3 eurotik, giharrak hobetzeko hilabeteko ikastaroa. 18,60 eurotik aurrera ere hilabeteko iraupeneko ikastaro ugari:
- Gluteo, abdominal eta hanketako giharrak tonifikatzeko hilabeteko ikastaroa.
- Malgutasuna hobetu, bizkarrezurra gogortu, lesioak saihestu eta postura hobetzeko ikastaroa.
- Indarra gehitzeko eta arnasketa, kontzentrazioa eta postura hobetzeko ikastaroa.
- Gorputzeko behealdea tonifikatzeko eta erresistentzia lantzeko ikastaroa.
- Igerian ikasteko edo teknika hobetzeko ikastaroa.
Aukea-k 13-15 urte bitarteko gaztetxoei oparitzeko proposamenak ere eskaintzen ditu. Hauek 16,20 eurotik aurrerakoak dira:
- Dantza estiloen bidez (funka, hip-hopa, diskoa, erritmo latindarrak…) gorputz adierazpena, koordinazioa eta erritmoa lantzeko eta egoera fisikoa hobetzeko hilabeteko ikastaroa.
- Gorputzeko giharrak indartzeko, egoera fisikoa eta erresistentzia hobetzeko hilabeteko ikastaroa.