Fagor Arrasateko batzar orokorrera bazkideen erdiak baino gutxiago joan ziren –780 zeuden deituta eta 363 agertu ziren–, eta oso marjin txikiarekin onartu zuten abenduko ordainsaria ez kobratzea: botoen %52,25ekin, hain zuzen ere. 22 botoren aldea egon zen. Bazkideek ez dakite zertarako erabiliko den diru hori.
Fagor Electronicaren kasuan, marjina handiagoa izan zen: joandako bazkideen %66,2 agertu ziren aparteko paga kapitalizatzearen alde. Fagor Electronicak harreman handi samarra zuen Fagor Etxetresnekin, etxetresnendako osagarri elektronikoak egiten zituelako.