Herri eskolako irakasle eta gurasoek hezkuntzako murrizketak salatu dituzte

Eñaut Abarrategi 2013ko abe. 17a, 17:24

Gaur Erguineko Herri Eskolan egindako elkarretaratzea.
ELA, LAB, STEE/EILAS eta ESK sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean herri eskolako guraso zein irakasleek, Wert Legearen eta hezkuntzan emango diren murrizketak salatzeko. Arrasateko Herri eskolako hiru guneetan egin dira mobilizazioak Bedoñaben, Erguiñen eta Musakolan.

Murrizketarik Ez!!! Benetako Negoziazio Orain lelopean egin dute elkarretaratzea. Baliabide gehiago egotea ikastetxetan, ordezkoen lan baldintzak hobetzea, lanpostuen egonkortasuna bermatzea eta ordezkapenak lehen egunetik egotea izan dira aldarrikapen nagusienak. Honekin lotuta, ikastetxeko irakasleek kartel batzuk erakutsi dituzte beraien eskaerekin.

Iker Elexpuru Erguineko irakasleak aipatu duenez "Hezkuntzan egingo diren murrizketek, ondorio negatiboak ekarriko dituzte ikastetxeko antolaketetan eta honek hezkuntzaren kalitatea jaitsiko du". Lan baldintzetan "atzerapauso" garrantzitsua emango dela eta "orain dela 40 urteko egoerara bueltatuko gara" aipatu du Elexpuruk.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak