Azokaz gain, zozketa solidario bat egingo dute Eskuarteanekoek. Euro baten truke, artisau kolektibo arrasatearrak eskuz egindako 16 opari zozketatuko dira, "euro baten truke 16 opari, 16 irabazle" lelopean.
Lortutako diru guztia Gipuzkoako elikagai bankura bideratuko du kolektiboak. Zozketa abenduaren 24an egingo da, 13:00etan, Seber Altube Plazan eta bertan ez dauden irabazleei telefonoz deituko zaie.