Kontzertu energiko ugari egin zituzten eta bi maketa, hiru disko eta bi single kaleratu ostean, 1998an, taldea onenean zegoenean, proiektua utzi egin zuten.
Luzaroan taldekideek beste talde batzuetan jo dute: The Boogaloos, Ortophonk, Go Freaks, Acapulco Gold Diggers, Electric Five Samba, The Cherry Boppers... eta bukatzera doan 2013 honetan, kontzertu gutxi batzuk emateko elkartzea erabaki dute. Biharkoa euskal musikaren harribitxi hori ezagutzeko aukera da.