Gaztelupekoak 'Gaztea parody lehiaketa' lortzeko bidean

Imanol Gallego 2013ko abe. 16a, 10:07
Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko Batxilergoko lehen mailako ikasle talde batek Gazteak antolatutako Parody lehiaketan parte hartzeko erabakia hartu zuen.

Guztira, 83 bideo aurkeztu ziren, eta arrasatearren Feel this moment bideoa finalerako txartela lortu duten 30 lanen artean aukeratu du epaimahaiak.

Jendearen esku

Dagoeneko martxan dagoen bigarren fasean jendearen bozkak beharko dituzte lehiaketako lehen saria lortzeko. Ikasleei lagundu nahi dietenek eitb.com webgunearen Gaztearen atalean eman dezakete euren botoa. Egunean boto bat eman daiteke posta elektroniko kontu bakoitzeko.
Abenduaren 19ko gauerdira arteko epea dago botoa emateko. Abenduaren 20an, goizean, Dida! saioan iragarriko dute bideo bozkatuena zein izan den (2.000 euroko saria irabaziko du), baita epaimahaiaren saria (1.000 euro) zeinentzat izango den ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak