Komunikatzea lortu zuen Kukai eta Tanttaka taldeen azken lanak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 15a, 18:37

Lehenengo minututik ikus-entzulea sarean harrapatzen duen ikuskizun horietarikoa da 'Komunikazioa-Inkomunikazioa', eta halaxe gertatu zitzaien zapatu arratsaldean ere Arrasateko Amaia antzokira bertaratutakoei. Izan ere, askotariko estiloak nahasten ditu bere baitan Kukairen azken lanak: koreografia originalak, zuzeneko musika, ikus-entzunezkoa...

"Zuzeneko musika, euskal dantza eta garaikidea, euskal kutsuko buleriak eta tangoak, eta baita ikus-entzunezkoa ere. Eta nahiz eta gauza ugari eskaini, ikusleak ez du haria galtzen, une aproposean sartzen baitira guztiak". Hala eman zuen aditzera dantzarekin harreman estua duen Maite Albes arrasatearrak emanaldiaren amaieran.

Bestalde, protagonistek jantzitako arropek ere Albesen arreta bereganatu zuten: "Oso arruntak izan arren, jakin dute detaileekin, koloreekin jolasten eta zuku guztia ateratzen". Eta guzti hori baliogarria izan zen agertokiko pertsonen zein taldeen arteko harremanak kontatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak