'Ganorazko keinuz' bete da Arrasate

Txomin Madina Milikua 2013ko abe. 14a, 21:07

Azoka plazan euren lanak erakutsi eta saldu dituzte Arrasateko artisauek.
Arrasateko Udalak, Bagarak eta Emausek egun osorako antolatu duten egitarauaren barruan herriko eragile ugari eta askotarikoak bildu dira.

Azoka plazan, herriko artisauak, bigarren eskuko produktuen saltzaileak eta liburuak, arropa zein jostailuak trukatzeko aukera. Seber Altube plazan, kontsumo eta ekoizpen ekologikoa bultzatzen duen Ereindajan kooperatibaren produktuak. Kulturaten, Emausen Sindesperdicio markako produktuak, altzari berrituak eta liburuak nahi beste. Biteri plazan Ibai-Arteren eskutik umeendako puzgarriak eta bestelako jolasak. Bazkaltzeko, Ekin Emakumeak elkartean bildu ohi diren etorkinek egindako Saharako, Pakistango edo Marokoko platerak...

Arrasaten eragile asko daudela, eta eragile hauek askotariko esparrutan lan egiten dutela argi geratu da gaur Udalak, Bagarak eta Emausek antolatutako Ganorazko Keinuak ekimenari esker. "Balorazio positiboa egiten dugu; eguraldiak lagundu du, jendea gerturatu da eta gustura ibili da. Eguerdian ginkanan jende askok hartu du parte...

Lehenengoa izateko pozik gaude" adierazi du Bagarako kide Onintze Guridik eta gaurko egunarekin lortu gura zutena gogorarazi du du: "Eguna antolatzen ibili garen eragileok bat egiten dugu helburuetan: etorkizun hobeago baten alde gaude, kontsumo arduratsua eta iraunkortasuna bezalakoen alde. Gabonak hain gertu dauden garaiotan hori gogoratu gura genuen".

Emausekoak, Kulturaten

Emaus Fundazioak ere protagonismo nabarmena izan du gaurko egunean, eta Kulturaten egiten duten lana erakutsi dute, baita 2014an Arrasaten irekiko duten Ekozenterraren maketa ere."Goizean ibili da jendea, eta maketak ere ikusmina piztu du. Balorazio positiboa egiten dugu" esan du Emauseko June Polok.

Erlazionatuak

Telebistako albistea, 'Ganorazko keinuak' Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2013 abe 17 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak