Dena gertu domekako Santamas kroserako

Xabier Urtzelai 2013ko abe. 14a, 10:07
Dena gertu dago Santamasetako 36. Kroserako -Enrike Kabiketaren 11. omenezkoa izango da-, biharko eguna heltzea da falta den gauza bakarra. Eta prestaketei dagokionez Arrasate Atletiko Taldeko Fernando Zufiriak hala adierazi du: "Ez da antolatzen dugun lehen aldia, 36. krosa da eta horrek arindu egiten du prestaketa". Iaz izandako parte-hartzaile kopurua ezustekoa izan zen eurentzat eta ordura arteko marka hautsi zuen: "205 korrikalari izan ziren eta aurrekoetan 100 inguruk hartzen zuten parte. Kanpoko jende askok hartu zuen parte iaz eta koadrilen arteko talde irabazlea ere Lekeitiokoa izan zen".

Korrikalariek, baina, ez lukete Santamasetako Krosaren izaera herrikoia galtzerik nahi. 
Dena den, aurreko urtekoaren ostean, aurten korrikalari gutxiago izatea aurreikusten dute. "150-160 pertsona espero ditugu aurtengo lasterketan", adierazi du Zufiriak.

Gaztetxo zein nagusientzat

Domeka eguerdian izango da Santamasetako 36. Krosa eta Enrike Kabiketaren 11. omenezkoa. 11:00etatik 12:00etara 5 eta 14 urte arteko gaztetxoak lehiatuko dira. Euren adinetara egokitutako distantziak egingo dituzte: 100 metro txikienek eta 800 metro nagusiagoek.

Helduen lasterketa, berriz, 12:30etik aurrera izango da. Koadrila arteko lasterketa izango da eta talde bakoitzak 6,4 kilometroko ibilbidea egin beharko du. Zirkuitua prestatuko dute eta koadrila bakoitzak lau buelta eman beharko ditu. Talde bakoitzaren puntuazioa ateratzeko koadrila bakoitzeko lehen bost korrikalariak hartuko dira kontuan. Izen-ematea lasterketa aurretik egin beharko da eta bost euro kostako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak