Korrikalariek, baina, ez lukete Santamasetako Krosaren izaera herrikoia galtzerik nahi.
Dena den, aurreko urtekoaren ostean, aurten korrikalari gutxiago izatea aurreikusten dute. "150-160 pertsona espero ditugu aurtengo lasterketan", adierazi du Zufiriak.
Gaztetxo zein nagusientzat
Domeka eguerdian izango da Santamasetako 36. Krosa eta Enrike Kabiketaren 11. omenezkoa. 11:00etatik 12:00etara 5 eta 14 urte arteko gaztetxoak lehiatuko dira. Euren adinetara egokitutako distantziak egingo dituzte: 100 metro txikienek eta 800 metro nagusiagoek.
Helduen lasterketa, berriz, 12:30etik aurrera izango da. Koadrila arteko lasterketa izango da eta talde bakoitzak 6,4 kilometroko ibilbidea egin beharko du. Zirkuitua prestatuko dute eta koadrila bakoitzak lau buelta eman beharko ditu. Talde bakoitzaren puntuazioa ateratzeko koadrila bakoitzeko lehen bost korrikalariak hartuko dira kontuan. Izen-ematea lasterketa aurretik egin beharko da eta bost euro kostako da.